XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina, inork ez zion sinesten.

Hala ere, Hans han egoteak, eta Islandiatik etorri zen zenbait albistek jendearengan iritziak aldarazi egin zituzten.

Orduan, osaba eta biok, ospe handia irabazi genuen.

Lidenbrock irakasleak, Unibertsitatean, itzaldi baten bidez, bidaiaren xehetasun guztiak jakin arazi zituen.

Ipar orratzaren arazoa bakarrik ezkutatzen zuen.

Handik egun batzutara, Hans Islandiara abiatu zen, herriminak eraginik.

- Fampauml;rval- esanaz agurtu gintuen.

Gero, Reikjawik-era ondo iritxi zela jakin genuen.

Gure bidaiak, beraz, amaiera ederra izan zuen.

Baina, ez bete-betea.

Zorioneko ipar orratzaren arazoa zegoen argitu gabe.

Halaere, handik sei hilabetera aurkitu nuen argibidea.

Tresna neure eskuetan hartu nuen batetan, deihadarka hasi nintzen: - Begira, osaba! - Zer duzu? - Orratzak Hegoaldera erakusten du, Iparraldera ordez.

- Nolatan? - Bai. Poloak aldaturik daduzka. Alderantziz.

Irakaslearen aurpegia inoiz baino alaiago ageri zen une hartan.